1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres

Aita Murok errepikatu ohi zuen ideia jarraiki, alegia, "otoitzean dakien jendea gurutzea penitentzi bezala eramanez", antolatu zen Itziarko bigarren ibilaldia 1953an, ahal izanik, lehena bezain ganoratsua izango zena. Gauza jakina zen deialdiaren emaitza, beti ere aurreko urteko gau ibilaldiko arazoak, akatsak eta arrakastak gogoan hartuz gero.
Gogo handiz azaltzen zen Aita Muro. Hala zioen "El Diario Vasco" egunkarian: "Asko izan zen lortu zena, eta inoiz ez dut halakorik sentitu bideko ibilaldian erromesen otoitzaren murmurioa eta gero Itziarko Santutegian zerura luzatutako otoitzarena entzutean. Ez dut Zeruko Amak eskerronez begiratuko ez zigunik pentsatzen eta hunkipenez ikusiko gintuela munduko bakearen aldeko bitartekaritza eginez".
Mariaren kongregazio guztietako kideak elkartu ziren Luistar Langileekin 1953ko maiatzaren 23 hartan, "legio espirituala" osatuz bezala bostehun inguruko pertsona kopurua bildu zelarik.
Jesuiten elizan, abiorako seinale bezala, "Te Deum" intonatuz hasiera eman zitzaion ibilaldiari Andia kaletik, txistulari banda "San Inazioren Martxa" jotzen ari zen bitartean eta aldi berean apezpikuak Luistarren arau zen "Pax Christi" Gurutze Zuriaren entrega egin ziolarik Fernandez-Anduaga jaunari.
Maiatzaren 21a eta 19 izan ziren 1955 eta 1956. urteetarako aukeratutako egunak, hurrenez hurren, Ibilaldia egiteko.

Aurre egin beharreko arazoen artean, alde batetik, arazo teknikoak eta azpiegiturarena zeuden, ez batere zailak baldin eta bitarteko ekonomiko eta pertsonalarenak konponduz gero. Konplikatuagoa gertatzen zen Ibilaldiaren egitasmoa aurrera eraman nahirik ibilki, eta triunfalista modura salatuak izatea, edota alferreko gauza eta energia edo denboraren galtzea baizik ez zela aurpegiratzea.

Eta 1957ko maiatzaren 11an burutu zen seigarren aldiko Ibilaldia, zeinak 790 erromes bildu zituen berekin, eta ibilbidean zehar gehitzen joan zirenekin, milatik ondotxo gora jotzen zen erromesaldi hau.

Oraingo honen berezitasunei buruz aurrekoetan bildu esperientzia ikusita, honako iritzi hauek jaso ditugu:

Aita Muro: "Pozgarria izan da niretzat leku guztietako gazteak hemen ikustea, Madriletik, Kanariar irletatik, Iruñea, Bilbo Goierri, Ataun, Beasain, Segura, Legazpi eta... Itziartik. Eta eguraldiari dagokionez, bost mila pertsonatik gora ari dira erregutzen Itziar egun horretan gazteriaren oasia bihurtzen duen Otoitz eta Penitentzi Jardunaldi honen alde".

1958ko maiatzaren 17ko Ibilaldiaren amaieran, Meza Santua, ohi bezala, Aita Murok eman zuen eta hor Itziarko errektoreak zera esan zuen, "apaiz zenez geroztik berak ikusi eta sentituriko gertaerarik hoberena" zela. Gelatxora bisita egin aurretik, "Agur Jesusen Ama" abestia kantatuz amaiera izan zuen orduko ibilaldiak "hurrengo urterako asmoak berrituz".

Hurrengoan, 1962an, Ibilaldiaren biharamunean hauxe irakur zitekeen "Diario Vasco" egunkarian: "Gazte eta helduen atzoko ibilaldia erlijiotasunaren, Mariarenganako jaiera eta sakrifizioaren adierazpen garbia izan zen. Eguraldi goibelarekin abiatu ziren eta ibilbidean zehar zenbait erauntsi jasan beharrean gertatu baziren ere, abnegazio handiz burutu zuen jendeak ibilaldia, Arrosarioa errezatuz eta Mariari kantu eta kanta".

Donostia 2013