1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres

autobusak, txartelak irteera aurretik erosi ahal izango zirelarik (Iberia bidaiak agentzian). Orduko agiriek diotenez, 110 pezeta ordaindu behar zen txartela 1975. urtean.

1974an, Jazinto Argaia gotzainak, Ibilaldian bertan egoterik ez zuela eta, idatziz jakinarazi zuen Itziarko Ama Birjinari eskatzen ziona: "Gipuzkoako gazteek egiazko batasun eta anaitasun testigantza ematea". Ibilaldia antolatzeko ardura zuten gazteek, batasunaren aholkua praktikara eraman nahirik hain zuzen, emakumezkoen presentziari konponbidea bilatzen saiatzen ziren, gizonezko erromesen artean nolabaiteko gorabeherak sortzen ari zelako. Hala, 1974. urtean, emakumezkoen presentzia saihestezina zela ikusi zen eta Xabierko ibilaldiko arduradunek egindakoa ikusita, Nesken Batzordea antolatzea erabaki zen.

Lehenik eta behin hartutako erabakiak honakoak izan ziren: Ibilaldian parte hartu ahal izateko adina 17 urtekoa, gutxienez, izatea. Emakumezkoen lehenengo Ibilaldia 1974. urtean egitea; gizonezkoena egiten zenetik astebetera, baina ibilbide anitz laburragoarekin. Irteerako hitzordua goizeko zortzietan zen Zumaiako Kiosko plazan, eta handik abiatu zen Ibilaldia, Itziarra eguerdiko hamabiak aldera iristeko.

Emakumeen Batzordea antolatzea erabaki zen honako kide hauek osaturik: Maria Jesus Iartza, Pili Urdanpilleta, Pili Ormazabal, Maria Jose Korta eta Ines Lerones. Hurrengo urtean, ordea,1975ean, emakumezkoen Ibilaldiak jaitsiera handia jasan zuen parte hartzaileen aldetik eta antolakuntzak, emakumezkoek,

Itziarko Ibilaldi bakarrean, gizonezkoekin batera, parte hartu ahal izateko aukera onetsi zuen.

Zilarrezko Ezteiak zirela-eta, enblema bat egin zen oroigarri gisa. Giro nahasia bizi zen garai hartan eta honako sarrera egitea komeni zela iritzi zen:

"Gaur egun, gure gizarteak bizi dituen ezaugarri bereziak direla eta, gure kristau sinesmenean irmoki mantentzera behartuak gaude, giza taldea mugitzen duten artaldekeria eta masifikazioetatik urruti. Hori horrela, Itziarko Ibilaldia ekitaldi aproposa da hausnarketarako, non bideko nekearekin batera, erromesek euren barne bizitza aztertzea sustatu nahi den, azkenean, helmugan, Itziarko Ama Birjinaren Santutegian, Meza Santuarekin amaiera emanez".

 

Eskerronez hartzen da Orioko San Martin ermitaren atarian, erretoreak eta gazteek, bidaztiei eskaintzen dieten limoi-ur freskoa. Baita, ibilbideko hainbat tokitan, gero eta gehiago, eskaintzen dituzten ur-botila, kafe bero, etab. ere.

Jose Inazio Imaz sendagilea izan zen lehen urteetan, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, osasun-zerbitzua eskaintzen zuena. Gurutze Gorria Gaztearen ordez, Gurutze Gorriko Sorospen Taldeak hartuko zuen bere gain osasun-laguntza ematearen ardura. 1982an, balizko zaurituei laguntzeko osasun-kamioi bat jarriko zuen gaueko bidaztien zerbitzura.

Donostia 2013