1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres

Ibilbide ofiziala:

Ondarretatik irten, eta errepidez Lourdes-Txikitik Igeldoko herrira; hemendik aurrera, errepide berari jarraituz, Polipasoraino. (Bide-tarte honetarako Donostiako Udaleko Udaltzainen laguntza eskatu da).

Hemendik aurrera, Mendizorrotz mendiaren hegaletik barna, Oriora. Gaueko 23:15 aldera iristea espero da. Orioko herrian bertan 45 minutu inguruko geldialdia egingo da.

Gaueko 12etan, errepide nagusitik, N 634 - 13,8 K, (Arin eta Enbil fabrikaren ondotik), Uribazar hondartza ingurutik Talaimendi gainera igo eta zuzenean Zarautzera, gaueko 1:20 aldera. Errepidez jarraitzen da aurrera, N 634 – 18 K, Getariara iritsi arte. Aurreikusitako ordua: 2:15 inguru. Hemen 15 minutuko geldialdi bat egingo da. Berriro Ibilaldiari ekingo zaio Zumaia aldera GI 3391 bidetik, Azkizu aldera, erromatar galtzada zaharretik, berriro Santiagoko hondartan dagoen Zuloaga Museoaren aldamenean 634 errepidearekin 28. K bat egiteko.

Euria izango balitz, aipaturiko ibilbidea N 634 errepidetik egingo litzateke.

Zumaian 30 minutuko geldialdi labur bat egingo da Musika plazan. Goizeko 4:00ak aldera abiatuko da berriro Ibilaldia N 634 errepidetik (gasolindegia eta Gurutze Gorriaren aldamenetik) Itziarko gaineko bidegurutzeraino. Damu-erromesaldian iritsiko dira erromesak Santutegira, eta goizeko 6:10 aldera sartuko dira Elizan Meza Santua entzutera, eta horrekin emango zaio amaiera aurtengo Ibilaldiari.

ANTOLAKUNTZAKO ZENBAIT ALDERDI

Gipuzkoa Enparantza izan zen lehen ibilaldian partaide izan nahi zuten guztientzat bilera leku. Zehazkiago esanik, kontzentrazioa Andia kalean burutu zen Jesuiten elizaren eta Postetxe zaharraren artean hain zuzen. Aurrez, eliza berean zeremonia xume bat burutu zen, Andre Mariari eskaintza egitearena.

1954an abiapuntua aldatu zen. Kontzentrazioa Santa Maria parrokiaren atarian burutu zen, Koruko Ama agurtu ondoan. Zeremonia xume bat izan zen, Salbea lehenik eta "Agur Jesusen Ama" herrikoia abestu ziren, eta ondoren Ama Birjinaren gelatxoan ibilbidean zehar eramanez Itziarko Amaren oinetan utziko zen argi zuzia piztu, eta hala-hala, abiatu zen oraingo ibilaldi hau.

Donostia 2013