1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres
1 cab pres

"Gaur egun, gure gizarteak bizi dituen ezaugarri bereziak direla eta, gure kristau sinesmenean irmoki mantentzera behartuak gaude, giza taldea mugitzen duten artaldekeria eta masifikazioetatik urruti. Hori horrela, Itziarko Ibilaldia ekitaldi aproposa da hausnarketarako, non bideko nekearekin batera, erromesek euren barne bizitza aztertzea sustatu nahi den, azkenean, helmugan, Itziarko Ama Birjinaren Santutegian, Meza Santuarekin amaiera emanez".

Lehenengo ibilaldietan, Arrosario Santua izaten zen nagusi, egun, ordea, kristauak elkartzea da helburua, berrikuntza, hausnarketa eta otoitzaren espiritu berak bultzatuta.

Honela idatzi zuen Basarrik, 1983ko ekainaren 16an, "El Diario Vasco" egunkarian: "Bost apaizek hartu zuten ibilbide osoan zehar hitz santuaren berri ematearen ardura, eta beste bostek bidean aitortzak entzutearena. Aipatu aitortzak Orioko gainera iritsitakoan hasten dira, Getariko herriraino. Errepidearen ezkerraldean egiten dira, erromesen ilararen beste aiekan, eta ibilaldia gelditu gabe betiere. Asko dira gaueko ibilaldi honen aukeraren zain egoten diren gazteak eta ez hain gazteak euren barrunbea lasaitzeko, aitortzaren sakramentua betetzeko. "Beste giro batean zaude, eta eguneroko arazoak albora utzi eta bizitza beste modu batean ikusteko aukera izaten duzu" diote, horra.

"Gaua berezia da, idazten zuen Mikel G. Gurpegi kazetariak. Iluntasunak, gezurra badirudi ere, egunez iluntasunean dauden ideiak argitzen laguntzen du. Horrela sentitzen dute, behintzat, urtero Itziarko Ibilaldia egitera joaten direnek". Honela irakur daiteke Gotzaindegiko 1985eko buletinean: "Gau-Ibilaldiaren bizipena sakona izan zen benetan: familia bat ginen

bidea elkarrekin eginez, Jainkoaren Herria, Bataiatuen elkartea. Tropel-buruan KRISTORI JARRAITUZ goiburuarekin zihoan gurutzeak, eta bozgorailuen auto txikiak ezartzen zuen erritmoa. Bidean, Jainkoaren Hitza, ebanjelioko gogoeta laburrak guganaino heltzen ziren euren bizi-mezuarekin. Apaizak txandakatzen ziren. Hatza gure herriaren zaurietan eta gaztediaren arazoetan jartzen zuten...; baina gaurko giroan Jesusen jarraitzaile izateko abentura handiari adorez eta ausardiaz erantzunez".
Urte askotan, ibilbidean zehar eskainitako gogoeta laburrak, Euskal Herriko Gotzainek Garizuman eskainitako gutunetatik jasotakoak izan dira.
Jokin Mitxelena, Emeterio Sorazu, Anjel Miranda eta Jose Agustin Arrieta izaten ziren hitzaldiak ematen zituztenak, eta behin edo behin, irratsaioren bat ere eman zuten, 1993koa esaterako. Urte horretan, "solidaritaterako eta anaitasunerako ditugun nahiak, borrokak eta eragozpenak" gaiari buruzko mahaingurua helarazi zuten.

Bidean musika entzuten da, pentsatzen eta elkarrekin bidea egiten joateko laguntzen duen musika. Eta hausnarketarako gaiei buruz ez dute apaizek bakarrik hitz egiten, baita laikoek ere, gogoetarako hainbat gai proposatuz.

Fedea, erronka gainditzeko grina, eta gauez ibiltzeko lilura dira Itziarko Ibilaldia hasiera-hasieratik sustatu zuten zio batzuk. Ez dela erromeria, hots, Itziarko Ama Birjinaren babesa bilatzen duen ekitaldi erlijioso bat baizik, eta hainbat berrikuntza egin dira Ibilaldiaren inguruan, erromesek fedearen konpromisotik gertuago egon daitezen.

Donostia 2013